Henry A. Wallace
Henry Agard Wallace (Orient, Iowa, 1888ko urriaren 7a - Danbury, Connecticut, 1965eko azaroaren 18a) estatubatuar politikari, kazetari, baserritar eta negozio-gizona izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordea izan zen 1941etik 1945era.
Iowako Estatu Unibertsitatean ikasi ondoren, idazle eta editore bere familiaren baserriaren egunkarian lanetan aritu zen. Arto hibridoko enpresa arrakastatsu bat ere sortu zuen.
1932ko presidentetzarako hauteskundeetan Franklin D. Roosevelt babestu zuen. Nekazaritza Idazkaria izan zen 1933 eta 1940 bitartean eta New Deal babestu zuen. Presidenteordea izan zen 1941 eta 1945 artean, Rooseveltekin batera. Merkataritzako Idazkaria izan zen 1945etik 1946ra.
Alderdi Progresista sortu zuen eta 1948ko hauteskundeetarako hautagaia izan zen.
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordeak | ||
---|---|---|
John Adams • Thomas Jefferson • Aaron Burr • George Clinton • Elbridge Gerry • Daniel D. Tompkins • John C. Calhoun • Martin Van Buren • Richard Mentor Johnson • John Tyler • George M. Dallas • Millard Fillmore • William R. King • John C. Breckinridge • Hannibal Hamlin • Andrew Johnson • Schuyler Colfax • Henry Wilson • William A. Wheeler • Chester A. Arthur • Thomas A. Hendricks • Levi P. Morton • Adlai Stevenson I.a • Garret Hobart • Theodore Roosevelt • Charles W. Fairbanks • James S. Sherman • Thomas R. Marshall • Calvin Coolidge • Charles G. Dawes • Charles Curtis • John Nance Garner • Henry A. Wallace • Harry S. Truman • Alben W. Barkley • Richard Nixon • Lyndon B. Johnson • Hubert Humphrey • Spiro Agnew • Gerald Ford • Nelson Rockefeller • Walter Mondale • George H. W. Bush • Dan Quayle • Al Gore • Dick Cheney • Joe Biden • Mike Pence
Egungoa: Kamala Harris |